15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita, Iruñalde kaleko 10 eta 14 zenbakietan igogailua jartzeko

Berriozarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2006ko urtarrilaren 23an, erabaki hau hartu zuen, aldeko lau boz eta abstentzio batekin (José Antonio Navidad Piquero zinegotziarena):

"Hasierako onespena xehetasun azterlanari, Iruñalde kaleko 10 eta 14 zenbakietan igogailua jartzeko.

Ikusirik Berriozarko Iruñalde kaleko 10 zenbakiko jabeen elkartearen xehetasun azterlana, Miguel Díaz de Cerio Jiménez jaunak aurkeztu duena Iruñalde kaleko 10 zenbakiko jabeen elkartea ordezkatuz, eta kontuan hartuz Udaleko zerbitzu teknikoen adostasun txostena baduela, erabaki da:

Lehenbizikoa._Hasiera batez onestea Miguel Díaz de Cerio Jiménez jaunak, Iruñalde kaleko 10 zenbakiko jabeen ordezkari gisa, aurkeztu duen xehetasun azterlanaren proiektua, María Aranzazu Gallastegui Aguirre arkitektoak prestatua. Orobat, espedientea jendaurrean egotea hogei egunez, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Bigarrena._Erabaki hau Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzea.

Hirugarrena._Xehetasun azterlana behin betiko onesteko, hirigintza batzordeak tramitatu aurretik, aurkeztu beharko dira: lehenbiziko solairuko bizitza guztien planoak eta nola dagoen aurreikusia ebakuazioa, eta, orobat, atzealdeko terraza modu pribatiboan erabiltzeko baimenari buruzko komunitateko bizilagunen erabakia, beheko solairuko bizilaguna ebakuazio garaian kanpora atera dadin. Era berean, egiaztatu beharko da etxebizitza horiek bete egiten dituztela 142/2004 Foru Dekretuan ezarritako bizigarritasun baldintzak.

Laugarrena._Xehetasun azterlan honek ez du legeztatuko terrazan egindako edo egin beharreko inolako estalkirik, ez eta bizitzak terrazetatik handitzeko inolako jarduketarik ere, egungo legeriaren kontrakoak badira edo Berriozarren egun indarra duen hirigintzako arautegiaren kontrakoak.

Bosgarrena._Xehetasun azterlan hau bolumenen determinazioei soilik dago lotua, eta ez du atxikirik obrak eginen dituen enpresa zehatz baten izenik."

Berriozarren, 2006ko urtarrilaren 23an._Alkate udalburua, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0601287