15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERA

UE2ko borondatezko birzatiketaren eta hirigintza hitzarmenaren proiektua behin betikoz onetsirik: Nicasio Goñi Michelena eta María Angeles Lasarte Echeverria

2005eko abenduaren 28an Udalak egindako osoko bilkuran ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1. Nicasio Goñi Michelenak eta María Angeles Lasarte Echeverriak aurkeztutako borondatezko birzatiketaren eta hirigintza hitzarmenaren proiektua behin betikoz onestea.

2. Aipatutako proiektua Jabetza Erregistroan inskribatu behar duela interesatuari jakinaraztea.

3. 15 eguneko epean hitzarmenaren behin betiko testua berretsi behar duela interesatuei oroitaraztea.

4. Behin- betiko onespen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Erabaki hau interesatuei bidaltzea.

Beran, 2006ko urtarrilaren 12an._Behin-behineko alkatea, Jon Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: L0600877