15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERBINTZANA

Hasiera batean onetsirik 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak

Berbintzanako Udalak, 2005eko abenduaren 20an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea 2006ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez ezartzen duenarekin bat, hura ikusgai egonen da, hamabortz egun baliodunean herritar eta interesatuek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Berbintzanan, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkate udalburua, José H. Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L0601017