15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

BASABURUA

Desjabetzapen espedientea. Akta egiteko deialdia

José Ignacio Soraluce Arregui alkate jaunaren 06/01/24ko Ebazpena, okupatu aurreko aktak egiteko deialdiari buruzkoa.

"Udal honek, 2005eko azaroaren 3an, "Basaburuko goi-hornidurarako hodia" proiektuaren desjabetzapen prozedura abiatu zuen, ukitutako ondasunen zerrenda jendaurrean jarri zen 20 egun baliodunean, eta ukiutako ondasunen erabilera publikoa eta okupatu beharra berretsi zen.

Udalak, 2005eko abenduaren 21ean, behin betiko onetsi zuen proiektua eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi. Orobat, onespen horretan, Nafarroako Gobernuari eskatu zion presakoa deklara zezala ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.

Nafarroako Gobernuak, 2006ko urtarrilaren 23ko Erabakiaren bidez, presakoa deklaratu zuen behin betiko onetsitako proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Beraz, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,

Ebatzi dut:

1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2006ko otsailaren 17an, Basaburuko Udalera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala bada, behin-betiko okupaziokoak.

2. Egintza horretara ukituak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, perituak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Basaburuko Udaleko iragarki oholean. Halaber, ohartaraztea honako hau argitaratu dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

4. Ukituriko titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedula baten bidez."

Basaburuan, 2006ko urtarrilaren 24an._Alkatea, Ignacio Soraluce Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0601472