15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, VILLAFRANCAKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Lehiaketaren deialdia, Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko egoitza berritzeko obrak kontratatzeko

Arguedasko, Valtierrako, Villafrancako, Milagroko eta Cadreitako Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateak, aurtengo urtarrilaren 11n egin Batzar Orokorrean, obra hauek lehiaketa bidez kontratatzeko deialdiaren dokumentazioa onetsi zuen:

1. Kontratuaren xedea: Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko egoitza berritzea, Cadreitan.

2. Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa bidez, presako tramitazioa.

3. Hasierako prezioa: 124.989,29 euro, BEZa barne.

3.1. Kontratistaren sailkapena: C taldea, 2. azpitaldea, D kategoria.

4. Lanak egiteko epea: lau hilabete.

5. Proposamenen aurkezpena: Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko egoitzaren bulegoan, Cadreitako Udaletxe plazako 4 zenbakian baitago, bulego orduetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 13 egun naturaleko epean.

6. Bermeak: behin betiko fidantza, adjudikazioaren aurrekontuaren ehuneko 4.

7. Agiriak: proiektu teknikoa, klausula administratibo partikularren plegua eta espedienteko gainerako dokumentazioa, interesatuen eskura izanen dira "Escala Navarra" kopia-dendan, Tuterako Zaragoza etorbideko 39 zenbakian.

8. Proposamen ekonomikoak irekitzea: Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko egoitzan, 21:00etan, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun baliodunean.

Cadreitan, 2006ko urtarrilaren 16an._Mankomunitateko burua, Javier Fernández García.

Iragarkiaren kodea: L0600834