15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

TUTERA

Alfaroko errepidean, Tuterako txanpiñoitegi zaharrean, parke berriaren urbanizazioa egiteko obrak

Udal honek, 2005eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, Alkatetzak proposatuta, erabaki zuen "Alfaroko errepidean, Tuterako txanpiñoitegi zaharrean, parke berria urbanizatzeko obrak" kontratatzeko espedientea abiaraztea. Lehiaketa irekiaren bidez eta tramitazio arrunta erabiliz adjudikatuko da eta klausula administratibo partikularren pleguak zuzenduko du.

Aurrekontua: 1.501.617,87 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 30.032,36 euro.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: 30 egun natural, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Gutunazalak igorriko dira administrazio prozedurari buruzko legedian ezarri bezala, eta, orobat, lehiaketan parte hartzeko eskabidea ere aurkeztuko da, Tuterako Udalari zuzendua.

Baldintzen plegua: Tuterako Udaleko Hirigintzan eta Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eta honako web orrian: www.tudela.com.

Proiektua: Sagasti kopia-dendan, Zaragoza etorbidea, 31, 948 412133 telefonoa.

Obrak egiteko epea: hamar hilabete.

Enpresaren edo kontratistaren sailkapena: "G" taldea; "6" azpitaldea; "e" kategoria.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2006ko urtarrilaren 9an._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0600961