15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SARTZE

Sartzeko Udal Planaren erredakzioa lizitatzeko deialdia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuen arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Sartzeko Udalak, 2005eko abenduaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen Udal Planaren erredakzioa kontratatzeko deia egitea:

Kontratuaren xedea: Sartzeko Udal Planaren erredakzioa.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.

Kontratazioaren aurrekontua: 23.000 euro, BEZa barne.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura egonen da udal idazkaritzan, bulego orduetan.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren 100eko 2.

Proposamenen aurkezpena: Sarzeko Udalaren bulegoetan, 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Sartzeko Udalaren bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo zazpigarren egun baliodunean, goizeko hamaiketan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Sartzen, 2005eko abenduaren 30ean._Jarduneko alkatea, Juana María Indurain Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L0601040