15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SANTAKARA

Obrak egiteko lehiaketa irekia (sailkapenik gabe)

Xedea: Del Puente kalea zolatzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Kontrataren aurrekontua: 169.016,63 euro, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: % 2, obraren aurrekontu osoaren gainean.

Behin betiko fidantza: behin betiko adjudikazio prezioaren % 4.

Aurkeztu beharreko agiriak:

_1. gutun-azala: dokumentazio orokorra, administrazio baldintzen pleguan aipatzen dena. Agiriek jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez kautotutako kopiak izan beharko dute. Gutun-azal honetan behin-behineko fidantza ere sartuko da.

_2. gutun-azala: dokumentazio teknikoa, administrazio baldintzen pleguan aipatzen dena. Agiriek jatorrizkoak edo notario nahiz administrazio bidez kautotutako kopiak izan beharko dute.

_3. gutun-azala: proposamen ekonomikoa, honi erantsitako ereduaren araberakoa.

Hiru gutun-azalak sartuko dira gutun-azal bakar batean.

Gutun-azalak aurkezteko epea: 26. egun balioduneko 13:00ak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gutun-azalak irekitzea: 1. gutun-azala eta 2.a Kontratazio Mahaiak irekiko ditu, barreneko ekitaldi batean. 3. gutun-azala, aldiz, jendaurrean irekiko da Udal honen bilkura aretoan. Interesatuei aldez aurretik jakinaraziko zaie, berandu baino lehen.

Proiektua, administrazio baldintzen plegua eta gainerako agiriak interesatuen eskura daude udal idazkaritzan eta Rubio paper dendan (Bergamín, 10, Iruña).

Santakaran, 2006ko urtarrilaren 16an._Alkatea, Luis Daniel Ayabar Garriz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena ..........................., Herria ................, Helbidea .................., N.A.N. zenbakia ......, Bere izenean edo hau ordezkatuz: .................... Ondoko obra kontratuaren lehiaketarako proiektuaren eta klausula administratibo partikularren pleguaren berri izan baitut: "Del Puente kalea zolatzea"; hura erabat egiteko hitza ematen dut, aipatu agiriei hertsiki loturik, zenbateko honen truke: ............ (letraz eta zenbakiz) ............... euro, BEZa barne.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0601052