15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SAN ADRIAN

Laguntza kontratuaren lizitazioa

San Adriango Udalak, 2005eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, laguntza kontratu hau adjudikatzeko lizitazio prozedura abiarazteko agindua eman zuen:

_Kontratuaren xedea: AR-2 izanen denaren urbanizazio proiektuaren prestaketa eta zuzendaritza fakultatiboa, San Adriango Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientearen arabera, AR-17an eta herrigunearen inguruko lurzoru ez urbanizagarrietan, Udalak berak sustatua. Abenduaren 20ko 600/05 Foru Aginduaren bitartez onetsi zen behin betikoz eta erregistroan 1934/05 sarrera zenbakia du, abenduaren 26koa.

_Adjudikatzeko modua eta prozedura: lehiaketa irekia, tramitazio arrunta.

_Lizitazioaren aurrekontua: 248.482 euro, BEZa barne, gastu orokorrak, industri mozkina eta beste edozein gastu barne, betiere pleguen arabera.

_Behin-behineko bermea: 4.969,64 euro.

_Proposamenen aurkezpena: San Adriango Udaleko erregistro orokorrean, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula ekonomiko-administratibo partikularren pleguan zehazten direnak, interesatuen eskura baitago udal bulegoetan.

_Proposamenak non eta noiz irekiko diren: Udaleko osoko bilkuren aretoan irekiko dira eta eguna eta ordua lizitzaileei jakinaraziko zaizkie beraien proposamenetan adierazitako fax zenbakiaren bitartez.

Eskaintzak postaz edo zuzenbidean onartutako beste bideren bat erabiliz aurkezten badira, horietaz ez baita berehalakoan ezer jasota geratuko erregistro orokorrean, lizitatzaileek fax bidez jakinarazi beharko dute igorpen eguna (948-696195).

San Adrianen, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkatea, Emilio Ignacio Ruiz Lorente.

Iragarkiaren kodea: L0600844