15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LERGA

Oihan enkantea

Udal honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, plegu itxien bidez, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

_Lote bakarra: "Sarga" eta "Cabañetas" alderdietan, 7.315 larizio pinu, 1.868,28 metro kubiko zur lodi eta 410,11 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, 54.539,34 euroan, gehi BEZa.

Proposamenak Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dira, gutunazal itxietan sartuta, enkantearen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko 13:00ak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak baldintzen pleguan agertzen dira.

Aurkeztutako proposamenen plikak haiexek aurkezteko epearen azken eguneko 14:00etan irekiko dira, Lergako Udaleko osoko bilkuren aretoan.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura dago Udaleko idazkaritzan.

Enkantea eman gabe geldituz gero, berriz eginen da, ehuneko 10 eta ehuneko 20 merkeago, hurrenez hurren hogeita bosgarren egun baliodunean eta hogeita hamabosgarren egun baliodunean, enkantearen iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, 13:00etan.

Lergan, 2006ko urtarrilaren 18an._Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L0601035