15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

LAPOBLACION-MEANO

Obra lizitazioa

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Lapoblación-Meanoko Udalak, 2006ko urtarrilaren 19an egindako bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako dei egitea:

Kontratuaren xedea: Meanoko kaleak zolatzea.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa sistema, presakoa.

Kontratazioaren aurrekontua: 128.819,42 euro (BEZa barne).

Enpresaren sailkapena: G taldea, 06 azpitaldea, D kategoria.

Baldintzen plegua: interesatu guztien eskura dago Lapoblación-Meanoko Udalean. Orobat, pleguaren eta proiektuaren kopia eskuratu ahalko da Sericolor dendan (Urederra ibaia plaza, 7, tel.: 948 55 34 57).

Behin-behineko bermea: 2.576,39 euro.

Proposamenen aurkezpena: Lapoblación-Meanoko Udalean, Meanon baitago, edo Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Aguilar Kodeskoan baitago, hamahiru egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Lapoblación-Meanoko Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Lapoblación-Meanon, 2006ko urtarrilaren 19an._Alkatea, Eduardo Remírez Ocio.

Iragarkiaren kodea: L0601097