15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ITURGOIEN

Obren kontratazioa

Kontratuaren xedea: "Kontzejuko Etxearen estalkia eta barnealdea konpontzea" izeneko proiektuko obren kontratazioa.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, enkantea, presako izapidaketa.

Kontratazioaren aurrekontua: 129.188,96 euro, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: 2.583,77 euro.

Proposamenen aurkezpena: Iturgoiengo Kontzejuaren erregistroan, 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak, interesatuen eskura baitago proiektu teknikoarekin batera, Sericolor kopia dendan (Urederra ibaia plaza, 7-behea, Lizarra, 948-553457.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: Iturgoiengo Kontzejuan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko lehenbiziko egun baliodunean, 20:00etan.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta egunkarietan iragarkia jartzeagatik ordaindu beharreko gastuak: adjudikazio-hartzailearen kontura.

Iturgoienen, 2006ko urtarrilaren 20an._Kontzejuko burua, César Cruz San Martín Vélaz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..................., adinez nagusia; herria: ................. ; helbidea: ............................., nire izenean (edo ............... ordezkatuz; helbidea: ..........................); jakinik 2006ko .........(e)ko ..... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu zela Kontzejuko Etxearen estalkia eta barnealdea konpontzeko obrak presako enkantearen bidez eta prozedura irekian adjudikatzeko iragarkia, eta ezaguturik proiektua eta lizitazioa arautzen duten klausula administratibo eta partikularren plegua, hitz ematen dut obra horiek eginen ditudala, agiri horiei hertsiki lotuz, diru kopuru honen truke: ...................... euro (............ euro).

Iturgoienen, 2006ko ......................aren .....(e)an.

Iragarkiaren kodea: L0601257