15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ANUE

Lehiaketa, Anueko Udal Plan Orokorra erredaktatzeko laguntza teknikoa kontratatzeko

Honen bitartez lehiaketa irekirako dei egiten da, Anueko Udal Planaren proiektuaren erredakzioa adjudikatzeko, honako baldintza hauen arabera:

I._Xedea: Anueko Udal Plan Orokorraren proiektua erredaktatzeko laguntza teknikoaren kontratazioa.

II._Adjudikatzeko bidea: lehiaketa; prozedura: irekia; tramitazioa: arrunta.

III._Hasierako prezioa: kontratuaren aurrekontua, hau da, hasierako prezioa 60.500,00 euro da (BEZa barne).

IV._Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

V._Behin betiko bermea: adjudikazioaren ehuneko 4.

VI._Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko arratsaldeko ordu bata arte.

Baldintzen plegua: klausula administratiboen, ekonomikoen eta teknikoen pleguak interesatuen eskura daude, Anueko Udalaren bulegoetan, Olaguen.

Anuen, 2006ko urtarrilaren 20an._Alkatea, Imanol Perotxena Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0601258