15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ETXARRI-ARANATZ

Jarduera sailkatua

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hau garatzen duen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da Herriko Etxeko bulegoetan jendaurrean egonen dela, ondotik aipatzen de espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek bidezko ohartarazpenak egin ditzaten. Alegazioak aurkezteko epea: Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost lanegunekoa.

Eskatzailea: Intxaurraga San Ildefonso, Renato. Jarduera: belarra gordetzeko biltegia. Tokia: Illarra parajea (Etxarri-Aranatz).

Etxarri-Aranatzen 2006ko urtarrilaren 23an._Alkate udalburua, J.B. Mariñelarena Garziandia.

Iragarkiaren kodea: L0600952