15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ORONZ

Alkatearen bilkura-sariak

Orontzeko Udalak, 2005eko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Ikusirik abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legea, udalen ekarpenak arautzen dituena beren hautetsiei ordaina emateko, osoko bilkuran dauden guztiak ados izanik, erabaki da ordainsariei buruzko oraingo sistemari eustea eta 2006rako ezartzea andre alkateak eskuratu beharreko zenbatekoa: osoko bilkuretara joateagatik, 850 euro bakoitzean, eta urtean gehienez ere 3.300 euro.

Orontzen, 2006ko urtarrilaren 12an._Alkate udalburua, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: L0600893