15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

JAURRIETA

Hautetsien ordainsariak

Abenduaren 3ko 17/2004 Legea onestearekin, haren bidez indarrik gabe uzten baitzen hautetsien ordainsarietarako dirulaguntzak arautzen zituen 2003. urteko Legea, Jaurrietako Udalak, 2005eko abenduaren 21eko bilkuran, bertan zeuden guztiek aho batez hala iritzita, erabaki du ordainsarien egungo sistema mantentzea 2006rako:

Zinegotziak eta alkateak ez dira ez dedikazio esklusiboan ezta partzialean ere arituko, eta ordainduko zaie osoko bilkuretara egiazki joateagatik, 100 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.000 euro urtean haietako bakoitzari.

Alkate jaunari ordainduko zaio, bere karguaren eginkizunak direla eta, beste erakundetara joateagatik, bidaia-gastuengatik, kilometrajeagatik eta jardun horretan sortzen zaizkion bestelako gastuengatik. Kilometrajeari dagokionez, alkate jaunari ordainduko zaio Nafarroako Gobernuak bere enplegatuentzat ezarria duen prezioaren arabera (0,27 euro, aurten) eta karguaren eginkizunetan alkate jaunak erabiltzen duen denborari dagokionez, 12,02 euro orduko ordainduko zaio. Alkate jaunak beste kontzeptu hauengatik urtean gehienez ere 3.500 euro jaso ahalko ditu.

Horrek guztiak ondorioak izanen ditu 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Jaurrietan, 2005eko abenduaren 21ean._Alkatea, José Gabriel de Andrés Esandi.

Iragarkiaren kodea: L0600962