15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

RIBAFORADA

Datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen arauketa

2006ko urtarrilaren 18an, Ribaforadako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen; hona hemen haren testu osoa:

"Udalean badira zenbait datu-base euskarri informatikoan, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari aintzatesten dion autonomiaren eta bere burua antolatzeko gaitasunaren eremuan ari naizela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko eman zaizkidan eskurantzak erabiliz.

Dekretatu dut:

1. Udalak ondoko fitxategi automatizatu hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, dekretu honen bidez indarrean jartzen baitira:

_Pertsonen fitxategi orokorra.

_Biztanleen udal errolda.

2. Pertsonen fitxategi orokorra indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa:

a) Helburua eta aurreikusiriko erabilerak.

Pertsonen fitxategi automatizatu orokorrak helburua du haien gaineko informazioa bidaltzea entitate honen eskumeneko prozedura guztietara, besteak beste hauetara: tributuen eta dirubilketaren kudeaketa, kudeaketa ekonomiko eta kontabilitatekoa, zergen kudeaketa, landalur nahiz hirilurreko higiezinen katastroen kudeaketa, administrazio prozedurak eta agirien sarrera eta irteeren erregistroa.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Pertsonen fitxategi orokorrean erakunde honekin administrazio harremanak dituzten pertsona guztiak, erroldatuak zein erroldatu gabeak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Datuak hauen bidez biltzen dira: interesatuak berak, haien ordezkariak, erregistro publikoak eta beste administrazio publikoak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Pertsonen fitxategi orokorrean datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N. edo I.F.K.

_Izen-deiturak.

_Helbidea (postakoa nahiz elektronikoa).

_Telefonoa.

_Faxa.

_Banku-helbideratzearen datuak.

e) Datuen lagapen aurreikusiak.

Pertsonen fitxategi orokorraren kudeaketari lotuak.

_Nafarroako Gobernuko organo arduradunari eta gainerako administrazio publikoei, beren eskumenak gauzatzeko.

_Derrigorrezko Dirubilketaren agentziari, kobratzeko.

_Banketxeei, kobratzeko.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak

Haietan sartu eta datuak aldatu nahiz kentzeko eskubideak erabili ahal izateko, Entitate honetako udal bulegoetara jo beharko da.

h) Segurtasun neurriak.

Pertsonen fitxategi orokorra oinarrizko mailakotzat jotzen da.

3. Biztanleen udal erroldaren fitxategia indarrean jartzen da.

Hona hemen fitxategi automatizatu horren deskripzioa:

a) Helburua eta aurreikusiriko erabilerak.

Biztanleen udal erroldaren fitxategi automatizatuaren helburua da entitate honetan erroldaturiko pertsonei buruzko informazioa ematea, errolda kudeatu ahal izateko eta estatistika publikoa egiteko.

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak.

Biztanleen udal erroldan agertzen dira entitate honen udalerrian erroldaturik dauden edo egon diren pertsona guztiak.

c) Datuak biltzeko prozedura.

Datuak hauen bidez biltzen dira: interesatuak berak, haien ordezkariak, erregistro publikoak eta beste administrazio publikoak.

d) Fitxategiaren egitura eta datu motak.

Biztanleen udal erroldan datu pertsonal hauek biltzen dira:

_N.A.N.

_Izen-deiturak.

_Helbidea.

_Jaioteguna.

_Jaiolekua.

_Sexua.

_Nazionalitatea.

_Titulazioak.

e) Datuen lagapen aurreikusiak.

Biztanleen udal erroldaren kudeaketari lotuak.

_Estatistikaren Nazio Erakundeari, hauteskunde errolda egiteko.

_Estatistikaren Nazio Erakundeari eta beste toki administrazio batzuei, Biztanleen Erregistro Irekia kudeatzeko.

f) Fitxategiaren ardura duen organoa

Udalak du fitxategi automatizatuen gaineko ardura zuzena.

g) Sarbidea izateko, zuzenketa egiteko, bertan behera uzteko eta kontra egiteko eskubideak

Haietan sartu eta datuak aldatu nahiz kentzeko eskubideak erabili ahal izateko, Entitate honetako udal bulegoetara jo beharko da.

h) Segurtasun neurriak.

Biztanleen udal erroldaren fitxategia, dituen datuak kontuan hartuz, oinarrizko mailakotzet jotzen da.

4. Udal honen fitxategi automatizatuetako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dira erabiliko eta baimena duten langileek bakarrik erabiliko dituzte.

5. Erabaki hau irmoa da administrazio bidean. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Ribaforadan, 2006ko urtarrilaren 18an._Alkate udalburua, José Antonio Villafranca.

Iragarkiaren kodea: L0601026