15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Hasiera batean onetsirik Gizalegezko jokamoldeen sustapenaren eta eremu publikoen babesaren gaineko udal ordenantza

Iruñeko Udalak, 2005eko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gizalegezko jokamoldeen sustapenaren eta eremu publikoen babesaren gaineko udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Orobat, erregelamendu hori Udaletxeko iragarki oholean paratuko da; bai eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es web orrian ere.

Ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea alegaziorik gabe bukatzen bada.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 17an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0600940