15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Hasiera batez onetsirik Iruñeko Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorreko aldaketa. "29. artikulua. Dotazioak"

Iruñeko Udalak, 2006ko urtarrilaren hemeretzian egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Ikusirik Iruñeko Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorreko aldaketa (29. artikulua. Dotazioak), Udalaren zerbitzu teknikoek prestatutako agiria, hau erabaki da:

1._Hasiera batez onestea honako agiri hau: Iruñeko Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorreko aldaketa (29. artikulua. Dotazioak).

2._Delako agiria jendaurrean edukitzea, hilabetez eduki ere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi ebazpen hau aipatu aldizkarian eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen egungo Legeko 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 24an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0601242