15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUNBERRI

2006ko ordenantza fiskalak hasiera batean onetsirik

Irunberriko Udalak, 2005eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, ondokoa erabaki zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko:

Hasiera batean onestea 2006ko ekitaldiko aldaketa ordenantza fiskaletan

Adieraztea 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko dutela.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitara eman eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Jendaurreko epe hori inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganez gero, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, eta horrekin batean erabakia irmo bilakatuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Irunberrin, 2005eko abenduaren 22an._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0601025