15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURCHANTE

Hasiera batez onetsirik elkarteak, jaietarako lokalak eta beste batzuk arautzen dituen udal ordenantza

Murchanteko Udalak, 2006ko urtarrilaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen elkarteak, jaietarako lokalak eta beste batzuk arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Murchanten, 2006ko urtarrilaren 16an._Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0600903