15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Repsol-Butano, S.A.k eskatutako administrazio baimenari buruzkoa, Erratzuko herrigunean, Baztanen, petrolio-gas likidotuaren biltegia eta hodi bidezko propano komertzialaren banaketa sarea jartzeko.

Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 77. artikuluei jarraikiz, jendaurrean jarri da gasa banatzeko sarea eta PGL biltegietan gordetzeko estazioa egiteko proiektua. Ezaugarri hauek ditu:

Eskatzailea: Repsol-Butano, S.A.; helbidea: Imaz anaiak, 3 eta 5, Iruña (31002 PK).

Eskariaren helburua: administrazio baimena, propano gas komertziala biltegiratu, banatu eta horniketa egiteko izanen diren instalazioak eraiki eta ustiatzeko, gero etxeetan, merkataritzan eta industria txikietan erabil dadin Erratzuko herrigunean, Baztango mugapean.

Tokia: A-3 multzoko 76.400 litro biltegiratzeko asmoa dago, lur gaineko bi biltontzi finkoren bidez, bakoitza 38.200 litrokoa. "Utsalea" izeneko finkan jarriko dira, 55. poligonoko 203. lurzatian, eta lurruntze naturala izanen da.

Ezaugarriak: propano komertziala gas fasean banatzeko oinarrizko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da. Polietilenozko hodiek guztira 1695 metro eginen dute (SDR 11 dentsitate ertaina, UNE 53333); 63 eta 40 mm-ko diametro nominalak hartuneetaraino, hurrenez hurren, eta 32 eta 20 mm-ko 250 metro hartuneetan. Eraikin edo fatxadako armairu bakoitzean hautatu eta hartze balbulak edukiko dituzte.

Sarea 54,64 Nm³/h-ko emarirako prestatu da gehienez. Herri osoak (212 etxebizitza) 1,75 kg/cm²-ko presioa izanen du hasieran. Tokirik urrunenean bermatzen da 1,30 kg/cm²-ko presioa gutxienez. Gehieneko kontsumoa 1.169 kg-koa izanen da egunean eta 425.000 kg-koa urtean.

Aurrekontua: instalazioaren aurrekontua berrogeita zortzi mila, berrehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta hogeita sei zentimokoa da (48.277,26 euro).

Obrak egiteko epea: instalazioak egiteko epea 21 hilabetekoa izanen da gutxi gorabehera, lanak hasten direnetik kontaturik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Industri Segurtasunaren Zerbitzuan, Iruñeko Tomás Caballero parkea, 1, Fuerte Príncipe II, 5. solairua. 8:30etik 14:30 arte, eta nahi diren alegazioak aurkez daitezen, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 13an._Industri Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0600921