15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

E D I K T U A

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administrari laguntzaileen 158 lanpostu merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:

Antonio Tomás Pérez Apesteguía, María Teresa Górriz Herranz, M. Pilar Hernández Asirón, M. Isabel Escribano Elía eta María Lucía Ruiz Carrascosa jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoa paratu dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko administrari laguntzaileen 158 lanpostu merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren behin betiko baremoaren kontra. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesatuen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen oinean.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 17an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0601373