15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

26/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Gazteen Entitateen Erroldan ondotik aipatzen diren Gazte Elkarteen baja inskribatzea onartzen duena.

Gazteriaren Zuzendariordetzaren txostena ikusirik, urriaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (128. zk.) argitaratu zen irailaren 18ko 73/2002 Foru Aginduaren 12.c) artikuluan Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76. artikuluko 3. idatz-zatiari buruz xedaturikoarekin bat, bidezko da adieraztea ezarririko epean Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak datuak gaurkotzeko igorririko inkestak erantzun ez dituzten entitateek Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan agertzeko eskubidea galdu dutela eta, hortaz, errolda horretan baja hartu dutela.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen uztailaren 28ko 278/2003 Foru Dekretuko 14. artikuluaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondotik adierazten diren elkarteei Gazteen Entitateen Erroldan baja ematea, 1988ko urriaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (128. zk.) argitaraturiko irailaren 18ko 73/2002 Foru Aginduaren 10., 11. eta 12.b artikuluetan Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76.3 artikuluari buruz xedaturikoa betetzeko.

ERANSKINA

ERROLDA ZK. ELKARTEA

A/046 A. J. PUZZLE

A/058 A. J. YOAR

A/067 A. J. ILUNA

A/086 A. J. AJUCA

A/106 A. J. POMPEYO

A/110 A. J. CIRCULO DE DJ'S

B/005 EKOLOGISTAK MARTXAN IRUÑA

B/015 EUSKO ALKARTASUNA (GAZTE ABERTZALEAK)

B/022 IRATZARRI-ARALAR GAZTEAK

C/012 CENTRO RECREATIVO EL NACEDERO

C/049 A. J. OREKA

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuei, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALi, Gazteriaren Zuzendariordetzari eta Prestakuntzaren eta Zeharkako Jardueren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluekin bat, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu baitzuen.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 11n._Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: F0600816