15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1308/2005 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, euskarazko Literaturaren, Etnografiaren ("Jose Maria Satrustegi"), Irakurketa eta Deklamazioaren ("Pedro Diez de Ultzurrun") eta Bertso Paperen lehiaketetarako deialdiak onesten dituena.

Euskara Zerbitzuak adostasun txostena aurkeztu du euskarazko Literaturaren, Etnografiaren ("Jose Maria Satrustegi"), Irakurketa eta Deklamazioaren ("Pedro Diez de Ultzurrun") eta Bertso Paperen lehiaketetarako deialdiak egiteko eta haien arauak onesteko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eskola Irakaskuntzetako ikasleendako, euskarazko Literaturaren, Etnografiaren ("Jose Maria Satrustegi"), Irakurketa eta Deklamazioaren ("Pedro Diez de Ultzurrun") eta Bertso Paperen lehiaketetarako 2005/2006 ikasturteko deialdiak onestea.

2. Lehiaketen arauak, ebazpen honen I. eranskinean ageri direnak, onestea.

3. Euskarazko lehiaketa horiek egiteko aurrekontua onestea. 16.000 euro dira eta honela banaturik daude:

_Sariak: 9.100 euro bitarte.

_Epaimahaiak: 6.000 euro bitarte.

_Trofeoak: 900 euro bitarte.

Diru zenbateko horien ordainketa epaimahaietako kideen jarduketaren ondotik edo gastua gertatu ondotik eginen da, deialdiaren arauetan ezarritako moduan, 2006ko Gastuen Aurrekontuan gaituko den "Euskara sustatzeko jarduerak" izeneko 421001 41400 2269 322902 kontusailaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, bertan argitara daitezen.

5. Ebazpen hau Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile jaunari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Euskararen Didaktika Atalari, Euskara Zerbitzuari, Administrazio Bulegoari, Glotodidaktika Buolegoari eta Euskara Sustatzeko Bulegoari igortzea.

6. Ebazpen honen eta arauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aitzinetik, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko abenduaren 16an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

EUSKARAZKO LITERATURA LEHIAKETA. 2005/2006 IKASTURTEA

Arauak

1. Lehiaketaren xedea.

Lehiaketa honek xedea du Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatu eta zabaltzea.

2. Modalitateak eta kategoriak.

Lehiaketa honetan bi modalitate daude (Narratiba eta Poesia) eta ondoko kategoriak:

A._Lehen Hezkuntzako 3. zikloa.

B._Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak.

C._Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.

3. Sariak.

Hiru sari banatuko dira modalitateko eta kategoriako. Hona hemen diru kopuruak:

_Narratiba modalitatea:

A kategoria.

1. saria: 200 euro.

2. saria: 150 euro.

3. saria: 125 euro.

B kategoria.

1. saria: 200 euro.

2. saria: 150 euro.

3. saria: 125 euro.

C kategoria.

1. saria: 250 euro.

2. saria: 200 euro.

3. saria: 150 euro.

_Poesia modalitatea:

A kategoria.

1. saria: 200 euro.

2. saria: 150 euro.

3. saria: 125 euro.

B kategoria.

1. saria: 200 euro.

2. saria: 150 euro.

3. saria: 125 euro.

C kategoria.

1. saria: 250 euro.

2. saria: 200 euro.

3. saria: 150 euro.

Sari hauetako bat eman gabe uzten baldin bada, deialdia egin duen organoak erabakitzen ahal du dotazio ekonomiko hori erabiltzea deialdi honetako lau lehiaketen kategorien eta modalitateen edozeinetan accesit motako sariak ematen, baldin eta epaimahaiko kideek horrelako proposamena egiten badute.

Sariak didaktika, kirol, bibliografia eta musika materialaz trukatzen ahalko diren txartel izendunak izanen dira. Zein establezimendutan trukatu diren txartel izendun horiek, establezimendu horiei zuzenean ordainduko zaie sariaren diru kopurua, betiere Euskara Zerbitzuan jatorrizko fakturak 2006ko abuztuaren 31 baino lehenago aurkezten badira.

4. Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak.

Gaia libre izanen da eta lanek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Euskaraz idatzia izatea.

b) Jatorrizkoak eta argitara eman gabeak izatea.

c) Narratibako lanek gutxienez 2 orrialdeko luzera izanen dute euskarri informatikoan, 12 puntuko courier letra motan idatzirik, 1,5eko tartean eta karaktere konprimiturik gabe.

d) Poesia modalitatean, idazkiek 20 puntu (4 bertso) izan beharko dituzte gutxienez.

e) Egile bakoitzak bi lan, gehienez, aurkezten ahalko ditu modalitate bakoitzean.

Ikasle batek ezin izanen du sari bat baino gehiago irabazi lehiaketa modalitate bakoitzean.

5. Eskabideen eta lanen aurkezpena.

5.1. Parte hartzaileek 2006ko martxoaren 1eko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, 8, 31001-Iruña), Euskara Zerbitzuari zuzenduak.

5.2. Lanak pliken sistemaren bidez aurkeztuko dira eta, horretarako, tamaina ezberdineko bi kartazal erabiliko. Honela:

_Kartazal txikia: ohartxo batean egilearen datu pertsonalak jarriko dira (izen-deiturak, helbidea, telefonoa, kurtsoa eta ikastetxea) eta kanpoan identifikazio markarik idatzi gabe itxi eginen da.

_Kartazal handia: kartazal txikia eta aurkeztutako lana kartazal handian sartu, eta honen kanpoaldean lehiaketaren kategoria eta modalitatea jarriko dira.

6. Balorazioa.

Epaimahaia Euskara Zerbitzuko zuzendariak edo hark bere ordez izendatutakoak eta honek hautaturiko lau mahaikidek osatuko dute, gutxienez. Epaimahaiak lanak aztertuko ditu eta 2006ko apirilaren 7a baino lehenago sariak emateko proposamena eginen dio Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari. Unibertsitatez kanpoko ikasketak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12.2 artikuluan ezarritako diru-ordainak jasoko dituzte Nafarroako Gobernuko funtzionarioak diren mahaikideek. Mahaikideak ez badira funtzionarioak, kopuru bereko diru-ordaina jasoko dute.

7. Argitalpena.

Saritutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta Hezkuntza Departamentuak argitaratzen ahalko ditu.

8. Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Arau hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta arauak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik, Hezkuntza kontseilariari zuzendurik, gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu baldin bada.

"JOSE MARIA SATRUSTEGI" ETNOGRAFIA LEHIAKETA. 2005/2006 IKASTURTEA

Arauak

1. Lehiaketaren xedea.

Lehiaketa honen helburua da etnologia eta folklore gaiak euskaraz biltzea, idaztea eta hedatzea, eta belaunaldien arteko hurbilketa bultzatzea. Landutako gaiak arlo hauetakoak izan daitezke: istorioak, kontakizunak, ipuinak, atsotitzak, haurrentzako jokoak eta herri ohiturak, eta ahozko herri lekukotasun historikoak.

Lan hauek elkarrizketatuaren euskalki edo hizkeran idatzi beharko dira.

2. Kategoriak.

Lehiaketa Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago, eta lana bakarka edo taldeka aurkezten ahal da.

Hiru kategoria daude:

A._Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak.

B._Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.

C._Batxilergoko 1. eta 2. mailak.

3. Sariak.

Sari bat emanen da kategoria bakoitzeko. Hona hemen diru kopuruak:

A kategoria. 1. saria: 200 euro.

B kategoria. 1. saria: 250 euro.

C kategoria. 1. saria: 250 euro.

Sari hauetako bat eman gabe uzten baldin bada, deialdia egin duen organoak erabakitzen ahal du dotazio ekonomiko hori erabiltzea deialdi honetako lau lehiaketen kategorien eta modalitateen edozeinetan accesit motako sariak ematen, baldin eta epaimahaiko kideek horrelako proposamena egiten badute.

Sariak didaktika, kirol, bibliografia eta musika materialaz trukatzen ahalko diren txartel izendunak izanen dira. Zein establezimendutan trukatu diren txartel izendun horiek, establezimendu horiei zuzenean ordainduko zaie sariaren diru kopurua, betiere Euskara Zerbitzuan jatorrizko fakturak 2006ko abuztuaren 31 baino lehenago aurkezten badira.

4. Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak.

Lehiaketa honetarako lanek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adineko pertsona baten lekukotasuna edo hari egindako elkarrizketa izanen da lanaren oinarria.

b) Elkarrizketatuaren euskalki edo herri hizkeran aurkeztuko dira.

c) Argitaratu gabeak izan beharko dira.

d) Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere bi zinta edo CD ROM aurkezten ahal ditu, dagozkien transkripzioekin. Lan bakoitzak, bederen, 15 minutuko iraupena izanen du.

e) Elkarrizketaturiko pertsonaren izena, abizenak, adina, lanbidea, telefonoa, helbidea eta sorterria zehaztuko dira. Baita ere, landutako gaia, noiz egina den eta testuingurua.

5. Aurkezpena.

5.1. Parte hartzaileek 2006ko martxoaren 1eko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, 8, 31001-Iruña), Euskara Zerbitzuari zuzenduak.

5.2. Lanak pliken sistemaren bidez aurkeztuko dira eta, horretarako, tamaina ezberdineko bi kartazal erabiliko. Honela:

_Kartazal txikia: ohartxo batean egilearen datu pertsonalak jarriko dira (izen-deiturak, helbidea, telefonoa, kurtsoa eta ikastetxea) eta kanpoan identifikazio markarik idatzi gabe itxi eginen da.

_Kartazal handia: kartazal txikia eta aurkeztutako lana kartazal handian sartu, eta honen kanpoaldean lehiaketaren kategoria eta modalitatea jarriko dira.

6. Balorazioa.

Epaimahaia Euskara Zerbitzuko zuzendariak edo hark bere ordez izendatutakoak eta honek hautaturiko bi mahaikidek osatuko dute. Epaimahaiak lanak aztertuko ditu eta 2006ko apirilaren 7a baino lehenago sariak emateko proposamena eginen dio Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari. Unibertsitatez kanpoko ikasketak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12.2 artikuluan ezarritako diru-ordainak jasoko dituzte Nafarroako Gobernuko funtzionarioak diren mahaikideek. Mahaikideak ez badira funtzionarioak, kopuru bereko diru-ordaina jasoko dute.

7. Argitalpena.

Saritutako lanak, bai eta transkripzioak ere, Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta Hezkuntza Departamentuak argitaratzen ahalko ditu.

8. Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Arau hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta arauak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik, Hezkuntza kontseilariari zuzendurik, gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu baldin bada.

"PEDRO DIEZ DE ULZURRUN" IRAKURKETA ETA DEKLAMAZIO LEHIAKETA. 2005/2006 IKASTURTEA

Arauak

1. Lehiaketaren xedea.

Lehiaketa honen xedea da 2005-2006 ikasturtean ikasleen artean euskaraz irakurtzeko eta ahoskatzeko ohitura zuzenak sustatzea da Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzan (2. eta 3. zikloak) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (1. eta 2. zikloak).

2. Kategoriak.

Hiru kategoria daude:

A._Lehen Hezkuntzako 2. zikloa.

B._Lehen Hezkuntzako 3. zikloa.

C._Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

3. Sariak.

Kategoria bakoitzean 600 euroko sari bat emanen da saria erdie- tsiko duen ikasle taldearendako kultur txango bat diruz laguntzeko.

Ikastetxeak Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko du, 2006ko ekainaren 30a baino lehen, jarduera egin izanaren egiaztagiria. Ordainagiriak, ikastetxeko kontabilitatean artxibatuak, Hezkuntza Departamentuaren esku utziko dira, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Sari hauetako bat eman gabe uzten baldin bada, deialdia egin duen organoak erabakitzen ahal du dotazio ekonomiko hori erabiltzea deialdi honetako lau lehiaketen kategorien eta modalitateen edozeinetan accesit motako sariak ematen, baldin eta epaimahaiko kideek horrelako proposamena egiten badute.

4. Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak.

a) Parte hartzen duten taldeek ondoko hauen grabazioa eginen dute audio euskarri batean (kaseta, CD Rom, mp3, ...):

1. Nahitaez irakurri beharreko testua (A aldea edo 1. pista), Euskara Zerbitzuak ikastetxeetara igorriko duena.

2. Irakasleak hautaturiko prosa edo poesiazko bi testu, parte hartzaileen mailakoak, gutxienez ere bi ikaslek errezitatuko dituztenak (B aldea edo 2. pista).

b) Saritua izanen da hobekien irakurtzen eta deklamatzen duen taldea, ondoko irizpideen arabera: abiadura egokia; etenaldiak egitea, fonetika legeak eta ahoskera errespetatzea; azentua; naturaltasuna ...

c) Euskara batuan edo beste edozein literatur euskalkitan idatzitako testuak irakurtzen ahal dira.

d) Euskararen arau fonetikoak zainduko dira, hizkuntz interferentziak saihestuz.

e) Grabazioak, gehienez, 10 minutu iraunen du, testu batetik besterako isiluneak barne (15 segundu gehienez).

f) Grabaketa hasieran taldearen goitizena grabatuko da eta testu bakoitzaren aurretik zehaztuko da zenbatek hartu duten parte grabaketa bakoitzean. Halaber, testu bakoitzaren hasieran haren izenburua, egilea eta lana ere zehaztuko dira.

5. Aurkezpena.

5.1. Lehiaketa honetan parte hartzeko, irakasle arduraduna arduratuko da ondoko eskabidea bete eta Euskara Zerbitzura igortzeaz, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 10 egun naturaleko epean. Hona hemen:

"PEDRO DIEZ DE ULTZURRUN"

IRAKURKETA ETA DEKLAMAZIO LEHIAKETA

2005-2006 ikasturtea

Ikastetxea: Helbidea: ............................................. Herria:

P.K.: .................. Tel.: ..................... Posta elekt.:

Irakasle arduraduna:

Kurtsoa: f LH (3.a eta 4.a) f LH (5.a eta 6.a) f DBH (1.a eta 2.a)

Taldearen izengoitia:

Partaide kopurua: .............

Irakurketa:

Prosako irakurgaia:

Liburuaren izenburua:

Egilea: ................................................... Argitaletxea:

Orrialdeak (zein orrialdetatik zein orrialdetara): ...........

Liburuaren izenburua:

Egilea: ................................................... Argitaletxea:

Orrialdeak (zein orrialdetatik zein orrialdetara): ...........

Poesiako irakurgaia:

Liburuaren izenburua:

Egilea: ................................................... Argitaletxea:

Orrialdeak (zein orrialdetatik zein orrialdetara): ............

Liburuaren izenburua:

Egilea: ................................................... Argitaletxea:

Orrialdeak (zein orrialdetatik zein orrialdetara): ...........

5.2. 2006ko martxoaren 1eko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira grabazioak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, 8, 31001-Iruña), Euskara Zerbitzuari zuzenduak.

5.3. Lanak pliken sistemaren bidez aurkeztuko dira eta, horretarako, tamaina ezberdineko bi kartazal erabiliko. Honela:

_Kartazal txikia: parte hartzeko orria eta taldeko ikasleen zerrenda (grabazioa egin dutenak azpimarratuak) sartuko dira eta kanpoan identifikazio markarik idatzi gabe itxi eginen da.

_Kartazal handia: kartazal txikia eta audio euskarria (kaseta, CD Rom, mp3, ...) kartazal handian sartu, eta honen kanpoaldean lehiaketaren kategoria eta modalitatea jarriko dira.

6. Balorazioa.

Epaimahaia Euskara Zerbitzuko zuzendariak edo hark bere ordez izendatutakoak eta honek hautaturiko bi mahaikidek osatuko dute. Epaimahaiak lanak aztertuko ditu eta 2006ko apirilaren 7a baino lehenago sariak emateko proposamena eginen dio Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari. Unibertsitatez kanpoko ikasketak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12.2 artikuluan ezarritako diru-ordainak jasoko dituzte Nafarroako Gobernuko funtzionarioak diren mahaikideek. Mahaikideak ez badira funtzionarioak, kopuru bereko diru-ordaina jasoko dute.

7. Argitalpena.

Saritutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta Hezkuntza Departamentuak argitaratzen ahalko ditu.

8. Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Arau hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta arauak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik, Hezkuntza kontseilariari zuzendurik, gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu baldin bada.

XIX ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA. 2005/2006 IKASTURTEA

Arauak

1. Lehiaketaren xedea.

Lehiaketa honen xedea bertsolaritzarekiko interesa sustatzea da B eta D ereduetan eskolaturiko ikasleen artean. Ahozko tradizioan oinarrituriko literatur genero hau tresna eraginkorra da ikasleek euskararen erregistroetako hizkuntza eta musika gaitasunak eskuratzeko.

2. Kategoriak

Lehiaketa honetan ondoko kategoriak daude:

A._Lehen Hezkuntzako 2. zikloa.

B._Lehen Hezkuntzako 3. zikloa.

C._Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak.

D._Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.

3. Sariak.

Antolatuko diren lau saioetako bakoitzean (hiru kanporaketa eta finala) hiru sari kategoriako banatuko dira, eta horretarako 2.800 euro ezarriko dira, gastuak agiriekin justifikatu ondoren ordainduko direnak. Gainera, finalean, kategoria bakoitzeko irabazleak 175 euroko txartel izenduna jasoko du, didaktika, kirol, bibliografia eta musika materialaz trukatzen ahalko duena. Zein establezimendutan trukatu diren txartel izendun horiek, establezimendu horiei zuzenean ordainduko zaie sariaren diru kopurua, betiere Euskara Zerbitzuan jatorrizko fakturak 2006ko abuztuaren 31 baino lehenago aurkezten badira.

Sari hauetako bat eman gabe uzten baldin bada, deialdia egin duen organoak erabakitzen ahal du dotazio ekonomiko hori erabiltzea deialdi honetako lau lehiaketen kategorien eta modalitateen edozeinetan accesit motako sariak ematen, baldin eta epaimahaiko kideek horrelako proposamena egiten badute.

4. Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak.

Lanak, kategoriaren arabera, honako hauek izango dira:

A kategoria: bertso bat edo bi kopla.

B kategoria: bi bertso edo lau kopla

C kategoria: bi bertso gutxienez eta hiru gehienez.

D kategoria: hiru bertso.

Bertsoetarako gaia honako hauetako bat izanen da:

1._Ipuin bat kontatu.

2._Bertso hau osatu: "Bakarrik nago etxean. Euria ari du".

3._Gaur liburu bat oparitu dizute.

4._Auzoaren zakurra zaunkaka aritzen da gauetan. Ez dizu lo egiten uzten.

5._Kazetaria zara. Biharko artikulu bat idatzi behar duzu.

6._Ikastetxetik atera eta, bostetan, ingeles klasea daukazu, gero musika eta, zazpietan, kirola.

7._Ikasgelako kristala hautsi egin da atsedenaldian. Irakaslea etorri da eta denak zuri begira daude

8._Atzo kilo bat ziza bildu zenuen. Gaur etxean tripako minak daude denak.

9._Koadernoan bihotz bat marraztu dizute. Zuk ez dakizu nor izan den.

10._Etxeko giltzak galdu dituzu. Etxean inor ez. Zer egin behar duzu?

5. Eskabideen eta lanen aurkezpena.

Parte hartzaileek 2006ko martxoaren 31ko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, z.g., 31001-Iruña), Euskara Zerbitzuari zuzenduak.

6. Balorazioa.

Epaimahaia Euskara Zerbitzuko zuzendariak edo hark bere ordez izendatutakoak eta honek hautaturiko hiru mahaikidek osatuko dute. Epaimahaiak lanak aztertuko ditu eta 2006ko apirilaren 25a baino lehenago sariak emateko proposamena eginen du. Unibertsitatez kanpoko ikasketak hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12.2 artikuluan ezarritako diru-ordainak jasoko dituzte Nafarroako Gobernuko funtzionarioak diren mahaikideek. Mahaikideak ez badira funtzionarioak, kopuru bereko diru-ordaina jasoko dute.

Kanporaketak ondoko egun eta herri hauetan eginen dira:

_Maiatzaren 1ean: Beran.

_Maiatzaren 12an: Etxarri Aranatzen.

_Maiatzaren 17an: Elizondon.

Finala maiatzaren 19an, Berriozarren.

7. Argitalpena.

Saritutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta Hezkuntza Departamentuak argitaratzen ahalko ditu.

8. Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Arau hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta arauak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik, Hezkuntza kontseilariari zuzendurik, gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu baldin bada.

Iragarkiaren kodea: F0601003