15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

155/2006 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez jendaurrean jartzen dira genetikoki aldatutako organismoekin eginen diren jardueratarako eskaerak. Hauek dira eskaeren identifikazioak: B/ES/06/21, B/ES/06/22, B/ES/06/23, B/ES/06/24, B/ES/06/25 B/ES/06/26 eta B/ES/06/27.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusian ondokoei buruzko jakinarazpenak jaso dira:

B/ES/06/21 baimen eskaera, eremuko saiakuntzak egiteko genetikoki aldatutako artoari buruz (1507).

B/ES/06/22 baimen eskaera, eremuko saiakuntzak egiteko genetikoki aldatutako artoari buruz (NK603).

B/ES/06/23 baimen eskaera, eremuko saiakuntzak egiteko genetikoki aldatutako artoari buruz (59122).

B/ES/06/24 baimen eskaera, eremuko saiakuntzak egiteko genetikoki aldatutako artoari buruz (1507xNK603).

B/ES/06/25 baimen eskaera, eremuko saiakuntzak egiteko genetikoki aldatutako artoari buruz (1507x59122).

B/ES/06/26 baimen eskaera, eremuko saiakuntzak egiteko genetikoki aldatutako artoari buruz (59122xNK603).

B/ES/06/27 baimen eskaera, eremuko saiakuntzak egiteko genetikoki aldatutako artoari buruz (59122x1507xNK603).

Urtarrilaren 30eko 178/2004 Errege Dekretuak apirilaren 25eko 9/2003 Legea garatu eta gauzatzeko erregelamendu orokorra onetsi zuen. Dekretu horren 16. artikuluko 2. idatz-zatiko d) lerroaldeari (GAOak toki itxietan erabiltzeko) eta 25. artikuluko 4. idatz-zatiari (merkaturatzea ez beste helburu batekin GAOak borondatez liberatzeko) jarraituz, beharrezkoa da bi kasuetan, baimena eman aurretik, jendaurrean jartzea eskatu diren jarduerak, Biosegurtasunaren Foru Batzordeak 2005eko azaroaren 2ko bilkuran erabaki bezala.

Horrela, Biosegurtasunaren Foru Batzordeak eskatuta, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu dudan ahalmena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Internet atarian (www.navarra.es) 30 egunez jendaurrean jartzea genetikoki aldatutako organismoekin eginen diren jardueratarako eskaerak. Hauek dira eskaeren identifikazioak: B/ES/06/21, B/ES/06/22, B/ES/06/23, B/ES/06/24, B/ES/06/25 B/ES/06/26 eta B/ES/06/27.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpena Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari eta Biosegurtasunaren Foru Batzordeko idazkariari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 17an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Iragarkiaren kodea: F0600950