15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

6/2006 FORU AGINDUA, urtarrilaren 19koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Castejon-Logroño-Bilbo burdinbideko pasagunea kentzea, 40/667 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko oinarrizko proiektuari onespen teknikoa eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen duena. Zerrenda hori foru agindu honetako eranskinean ageri da.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakitera eman du 2004ko abenduaren 23an sinatu zela Nafarroako Gobernuaren eta RENFEren (ADIF gaur egun) arteko lankidetza hitzarmenaren eranskina, Nafarroako pasaguneak kentzeko. Eranskin horretan Nafarroako Gobernuaren esku uzten da lau pasagune kentzea Castejon-Logroño-Bilbo burdinbidean, Lodosako udalerrian.

Aurrekoari jarraituz, "Castejon-Logroño-Bilbo burdinbideko pasagunea kentzea, 40/667 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko oinarrizko proiektua prestatu da.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko uztailaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 51. artikuluan aipatzen diren baldintzak betetzen ditu proiektuak.

Laburbilduz, Lodosako geltokiko burdinbidearen azpiko pasabide bat eginen da, 20 metro luze dena eta 7 metroko argi librea eta 3 metroko galibo bertikala dituena. Orobat, bide bat eginen da gaur egun dagoenaren ordez, abelbidea baita hori.

Burdinbideetako pasaguneak kentzeko egutegiaren arabera, proiektu honetako obrak aurten egin asmo dira.

Orobat, lizitazioa egin aitzin, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasun eta eskubideak kudeatzea eta desjabetzeko espedientea berehala abiatzea. Ondasun eta eskubide horiek foru agindu honen eranskinean ageri dira.

Azkenik, esan behar da proiektu hau onetsi ondoren, Lurreko Garraioak Antolatzeko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 153. artikuluko aurreikuspenak eta haren erregelamenduko (uztailaren 6ko 780/2001 Errege Dekretuak aldatua) 235. artikuluaren 7. idatz-zatikoak aplikatuko direla, hau da, onura publikoaren eta gizarte interesaren deklarazioa eta obrek hartuko dituzten lurren presako okupazioa, nahitaezko desjabetzapenari buruzko legeria betetzearren.

Horrenbestez, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluko 2. idatz-zatiaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Onespen teknikoa ematea "Castejon-Logroño-Bilbo burdinbideko pasagunea kentzea, 40/667 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko oinarrizko proiektuari.

2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedientea hastea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, foru agindu honen eranskinean ageri dena, jendaurrean jartzea 30 egun baliodunetan, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko bulegoetan eta Lodosako herriko etxean.

4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Lodosako Udalari, lurzatien planoen kopia bat igorriko baitzaio, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 19an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

E R A N S K I N A

"Castejon-Logroño-Bilbo burdinbideko pasagunea kentzea, 40/667 k.p.an, Lodosako udalerrian" izeneko oinarrizko proiektua

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehaztua

LODOSAKO UDALERRIA

1 EZQUERRO EZQUERRO, Blanca 1.123,30 11 420Larreak

González Tablas, k. 17-7.a-A. IRUÑA

2 BUR AZP 147 11 427 ANe bil

ADMINISTRATZAILEA (Ondare Burutza)

Renfe Geltokia, z.g. IRUÑA

3 LA TORRE UREZTATZAILEEN SINDIKATUA 2.157,30 11 526Larreak

General Franco k., 1. LODOSA

4 LA TORRE UREZTATZAILEEN SINDIKATUA 6,00 11947 A Larreak

General Franco k., 1. LODOSA

5 BURDINBIDEETAKO AZPIEGITUREN 1.338,20 11 953Larreak

ADMINISTRATZAILEA (Ondare Burutza)

Renfe Geltokia, z.g. IRUÑA

6 LA TORRE UREZTATZAILEEN SINDIKATUA 2.521,90 11942 Larreak

General Franco k., 1. LODOSA

7 LA TORRE UREZTATZAILEEN SINDIKATUA 2.521,90 11942 Larreak

General Franco k., 1. LODOSA

ALDI BATEKO OKUPAZIOA

LODOSAKO UDALERRIA

1 EZQUERRO EZQUERRO, Blanca 2.315,11 11 420 Larreak A.B.O. Inst. lag.

Gon Tab k., 17- IRU ald eta mak par

Iragarkiaren kodea: F0601108