15. ALDIZKARIA - 2006ko otsailaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2006ko urtarrilaren 16koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Barbaringo Kontzejuaren Kudeaketa Batzordeko burua izendatzen duena.

Barbaringo herria kontzeju irekiaren bidez antolaturik dago, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 32. artikuluaren 1. idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

Udal hauteskundeetan Barbaringo mugapean hautagai-zerrendarik aurkeztu ez zenez, udalburu-kudeatzailea izendatu egin zen, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 179., 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Urtarrilaren 26ko 17/2004 Foru Dekretuaren bitartez izendatutako pertsonak dimititu egin du eta Nafarroako Gobernuak beste udalburu-kudeatzaile bat izendatu behar du.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. María del Carmen Iturri Villanueva andrea Barbaringo herriko udalburu-kudeatzaile izendatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 16an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0601004