145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2864/2006 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Herri Lanetako ingeniari tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena argitara eman eta deialdian eskatutako titulazioak aurkezteko epea ezartzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 27an emandako 513/2006 Ebazpenaren bidez, Herri Lanetako ingeniari tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2006ko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 24an, argitaratu zen.

Epaimahaiaren espedientea jasota, bidezkoa da hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azken-aurreko ariketa gainditu dutenei hamar eguneko epea ematea deialdian eskatutako tituluaren frogagiriak aurkezteko, 10.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Herri Lanetako ingeniari tekniko izateko lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdian probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea (Karlos III.aren etorbidea, 2, ataria, Iruña).

2. Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaiek eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenek Herri Lanetako ingeniari teknikoaren tituluaren edo titulu baliokide baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean.

Titulazio horren frogagiriak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Zerbitzura igorri beharko dira.

3. Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, 10.2 oinarrian ezarritakoaren arabera.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrenda eta azken-aurreko ariketa gainditu dutenena Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean jartzea.

5. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6. Ebazpen hau eta zerrendak Argibide eta Erregistro Bulegora eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko azaroaren 27an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0618952