145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IGANTZI

Urbanizazio proiektua, Promociones Lindutx Baztán, S.L. enpresak sustatua. Hasierako onespena

Igantziko Udalbatzak, 2006ko azaroaren 10ean egindako bileran, aho batez, honako hau erabaki zuen:

1._Promociones Lindutx Baztán, S.L. enpresak sustatutako 1. poligonoko 9. eta 10. lur zatietako urbanizazio proiektua hasiera batez onartzea. Proiektua Jabier Lekuona Errandonea arkitektoak egina da eta 2006ko irailaren 27an bisatua.

2._Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunez, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkarietan paratuta, nahi duenak aztertu eta egoki juzgatzen dituen alegazio edo oharrak aurkez ditzan, aipatutako epean.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Igantzi, 2006ko azaroaren 21ean._Alkatea, Jesús María Begino Garro jauna.

Iragarkiaren kodea: L0618625