145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

KASEDA

Kasedako Udal Planeko antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa, 2. eremuan, U.E. 27 unitatean. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2006ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Kasedako Udal Planeko antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa, 2. eremuan, U.E. 27 unitatean, Aranzazu Cuesta Ezeiza andreak sustatua, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru legearen 77. artikuluari eta harekin bat heldu direnei jarraikiz. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta hilabetean ikusgai egonen da Herriko Etxeko iragarki oholean, azter dadin eta epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Kasedan, 2006eko azaroaren 7an._Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0618093