145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Comptos Ganberako auditoretzako teknikari izateko hiru lanpostu huts, bi txanda irekikoak eta bat igoera txandakoa, oposizio bidez betetzekoa. Behin betiko izendapena.

Nafarroako Comptos Ganberako auditoretzako teknikari izateko hiru lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia bertako lehendakariak onetsi zuen 2005eko maiatzaren 25eko erabakiaz, eta 2005eko ekainaren 3ko 66. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Deialdiko 9. oinarriak ondokoa xedatzen du: "Auditoretzako teknikari izendapen behin betikoa erdiesteko, behin-behinekoz proposatu eta izendatutako izangaiek 6 hilabeteko praktikaldia gainditu beharko dute". Halaber, 10. oinarriak ondokoa ezartzen du: "Hautagaiak, aurreko arauak aipatzen duen praktikaldia bukatu eta "gai" kalifikazioa lorturik, Comptos Ganberaren lehendakariak behin betiko funtzionario izendatuko ditu. Izendapena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da".

Aurreko guztia kontuan hartuta, praktikaldia bukatuta eta auditoretzako teknikari Xabier Iñigo Marticorena Chapa jaunaren, Edurne Martinikorena Matxain andrearen eta Mª José Equiza Maquirriain andrearen aprobetxamenduari buruz Ganberako kideek duten iritzia entzun ondoren, hona lehendakariaren

ERABAKIA:

Lehena: Xabier Iñigo Marticorena Chapa jaunari, Edurne Martinikorena Matxain andreari eta María José Equiza Maquirriain andreari praktikaldia burutu ondoren "gai" kalifikazioa ematea.

Bigarrena: Xabier Iñigo Marticorena Chapa jauna, Edurne Martinikorena Matxain andrea eta Mª José Equiza Maquirriain andrea Nafarroako Comptos Ganberako funtzionario izendatzea, behin betikoz, auditoretzako teknikari mailarekin.

Hirugarrena: Izendapen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara daitezen agintzea.

Laugarrena: Erabaki hau interesdunei, Comptos Ganberako idazkari nagusiari eta administratzaileari jakinaraztea, bere ondoriak sor ditzan.

Iruñean, 2006ko azaroaren 20an._Comptos Ganberako lehendakaria, Luis Muñoz Garde.

Iragarkiaren kodea: F0618722