145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABLITAS

Birzatiketa hasiera batean onetsirik

Herri honetako alkateak, behean adierazitako egunean eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du 5. azpiunitatea birzatitzeko proiektua; azpiunitate hori Barillasko errepideko eskuineko aldean dago eta 2. poligonoko 581, 582 eta 1167. lurzatiko zati bati dagokio.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 151. artikuluak lege bereko 76. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan espedientea ikusgai egonen da udal idazkaritzan, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Ablitasen, 2006ko azaroaren 10ean._Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0618040