145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABERIN

Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Aberingo Barrutiko Udalak, 2006ko azaroaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Muniain-Iguzkitzako 2. sektoreko S2.1 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Milagrosa Sánchez de Muniain Elizalde andreak sustatua.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluak, 76. artikuluarekin bat, ezarritakoari jarraituz.

Muniain-Aberinen, 2006ko azaroaren 10ean._Alkatea, Luis Enrique Aguilar Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L0618034