145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2006ko urriaren 10ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onestea erabaki zuen Udal Planeko UE R-1, R-2, R-3 eta R-4 unitateen birzatiketa proiektua, unitate horietako konpentsazio batzordeek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onets dadin igorriko da, bidezko bada.

Fontellasen, 2006eko urriaren 10ean._Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0618016