145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZANGOZA

Udalaren 2006ko aurrekontuko aldaketak hasiera batean onetsirik

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284.2 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 214.2 eta 202.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat, argitara ematen da Zangozako Udalaren 2006ko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko 2/2006 eta 3/2006 espedienteen hasierako onespena. Aurrekontu hori 2006ko urriaren 26ko osoko bilkura arruntean onetsi zuen, hasiera batean, Zangozako Udalak.

Espedienteak jendaurrean egonen dira, interesatuek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztuz gero, haiek ebazteko erabaki espresua hartuko du osoko bilkurak eta behin betiko onespena argitaratuko. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondoan.

Zangozan, 2006ko azaroaren 13an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elbás.

Iragarkiaren kodea: L0618186