145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GOIZUETA

Aurrekontu 3/06 aldaketa

2006ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu gehikuntza sortzeko espedientea. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak, idazkari-kontu hartzailearen txostena ikusirik, 2006ko azaroaren 24ean egindako osoko bilkuran, 2006ko aurrekontu orokor eta bakarraren kreditu gehikuntzak sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 5/1.995 Foru Legearen 212 artikuluak eta hurrengoek, xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2006ko azaroaren 24an._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L0618885