II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ZIRAUKI
Herrilurren aprobetxamenduak enkantean
Xedea: Udalak, azaroaren 7an egin osoko bilkuran, enkante publikoa egitea erabaki du, hainbat herrilurretako lurzati errentan emateko.
Esleitzeko modua: enkante publikoa, gutunazal itxien bidezko prozedura erabiliz.
Hasierako prezioa: 16,67 eta 12,66 euro/erregu, lurraren kategoriaren arabera.
Errentamendu denbora: zortzi urte, behin betiko esleipenetik.
Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren %2.
Baldintzen orria, lurzatien zerrenda eta gainerako agiriak: Ziraukiko udal bulegoetan daude interesatuen eskura.
Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Ziraukiko Udaletxean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hamabosgarren egun naturaleko epean, goizeko 11:00ak arte.
Proposamenak noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea amaitu ondoko egun baliodunean, goizeko bederatzietan.
Ziraukin, 2006eko azaroaren 21ean._Alkatea, Cruz Barandalla Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L0618633