145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

243 BIS/2006 FORU AGINDUA, uztailaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 51. artikuluan aurreikusita dagoen Arbitraje Batzordeko idazkaria izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitatearen eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 51. artikuluak 1. atalean Arbitraje Batzorde bat ezartzen du, honako eginkizun hauekin:

a) Hitzarmen hau banakako zerga-harremanen kasu zehatzetan interpretatu eta aplikatzeko orduan bi administrazioen artean sortzen diren aferak ezagutzea.

b) Estatuko Administrazioaren eta Foru Komunitatearen artean edo azken honen eta beste autonomia erkidego bateko Administrazioaren artean sortzen diren aferak ebaztea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ordainarazi behar dituen tributuen lotura-puntuen aplikazioari buruz eta, Sozietateen gaineko Zergaren edo Balio Erantsiaren gaineko Zergaren baterako ordainketa kasuetan, administrazio bakoitzari dagokion kopurua zehazteari dagokionez.

c) Zergadunen helbideratzearen gainean sortzen diren desadostasunak ebaztea.

Martxoaren 24ko 353/2006 Errege Dekretuak Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan aurreikusitako Arbitraje Batzordearen erregelamendua onesten du. Honakoa ezartzen du 7. artikuluan:

"1. Arbitraje Batzordeak idazkari bat izanen du, ezin izanen dena batzordeko kide, eta Estatuaren Administrazio Orokorraren edo Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzukoa izan beharko duena.

2. Arbitraje Batzordeko idazkaria, hiru urteko epeetarako izendatuko dute, txandaka, Ekonomia eta Ogasun ministroak eta Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.

(...)"

Hori horrela, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan aurreikusitako Arbitraje Batzordearen erregelamenduak, martxoaren 24ko 353/2006 Errege Dekretuaren bitartez onetsi baitzen, 7. artikuluko 2. atalean xedatutakoa betetzeko,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatearen eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 51. artikuluak 1. atalean ezarritako Arbitraje Batzordeko idazkari Pedro Ugalde Zaratiegui jauna izendatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioa.

2. Foru agindu hau interesatuari, Ekonomia eta Ogasun ministroari eta Arbitraje Batzordeko buruari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 21ean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0618263