145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BIDAURRETA

U.E.9 unitateko bi hiri lurzati enkantean

Bidaurretako Udalak, 2006ko urriaren 25eko bilkuran, erabaki zuen ondareko ondasun hauek enkante publikoan saltzea:

_P-11 lurzatia, 234,46 m²-koa. Hasierako prezioa: 64.000,00 euro (BEZa kanpo). Enkantean parte hartzeko fiantza: 1.280,00 euro.

_P-12 lurzatia, 243,48 m²-koa. Hasierako prezioa: 66.762,00 euro (BEZa kanpo). Enkantean parte hartzeko fiantza: 1.335,00 euro.

BEZa, %16, enkanteko errematearen gainean aplikatuko da eta esleipen-hartzailearen bizkar izanen da.

Enkantea Bidaurretako Udaletxeko osoko bilkuren aretoan eginen da, 2007ko urtarrilaren 13an, 12:30ean. Enkantea ahozko posturen bidez eginen da eta sesteoa izanen da.

Baldintzak Bidaurretako eta Etxauriko idazkaritzan daude ikusgai.

Lehiaketan parte hartzeko fiantzak Bidaurretako Udaletxean aurkeztuko dira, bulego orduetan, eta enkantea egiten den unera arte onartuko dira.

Bidaurretan, 2006ko azaroaren 21ean._Alkatea, Antonio M.ª Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0618580