145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AURIZBERRI

Enkantea

Aurizberriko Kontzejuak, 2006ko azaroaren 16ko osoko bilkuran, erabaki zuen Arau Subsidiarioetako 21. exekuzio unitateko lurzoru urbanizatuko bi lurzati saltzea. Salmenta enkante murriztuaren bidez eginen da, plegu itxiaren bidezko prozedura erabiliz.

Eskatzaileek baldintza pleguan aipatzen diren auzotasun baldintzak bete beharko dituzte.

Lurzatia: D. Metroak: 397,80. Prezioa: 37.345,34.

Lurzatia: F. Metroak: 394,40. Prezioa: 37.152,84.

Interesatuek beren eskaintzak Aurizberriko Kontzejuko bulegoetan aurkeztu beharko dituzte baldintza pleguan aipatzen denari jarraikiz, iragarki hau argitaratu ondoko egunetik kontatzen hasita hogeigarren egunaren 13:00ak baino lehen, egun hura balioduna bada.

Adjudikazioa egun horretatik aitzinako bost eguneko epean eginen da.

Aurizberrin, 2006ko azaroaren 17an._Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0618602