145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

FALTZES

Onartuen behin betiko zerrenda eta proben hasiera

Udal honetako alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2006ko azaroaren 13an. Hona haren testu osoa:

Barne igoera txanda murriztuan eta oposizio bidez, Faltzesko Udaleko E mailako langileen artean, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko hiru lanpostu betetzeko deialdiko laugarren oinarrian xedatuari jarraikiz (2006ko 106. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, irailaren 4an), eta 4.1 oinarriari jarraikiz, baztertutako izangairik ez dagoenez, onartutako izangaien zerrenda behin betiko bilakatuko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Ebatzi dut:

Lehenbizikoa._Onartutako izangaien behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

FELIX BOLEAS LOPEZ

ROBERTO LUIS MARTINEZ PUEYO

FRANCISCO JAVIER CORTES ITARTE

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena._2006ko abenduaren 11n (astelehena), goizeko bederatzietan hasiko da oposizioko lehen ariketa, Faltzesko liburutegi publikoan.

Hirugarrena._Ebazpen hau mahaikideei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan".

Faltzesen, 2006ko azaroaren 13an._Alkate udalburua, Clemente Amatriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0618468