145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BERIAIN

Izangai onartuen behin betiko zerrenda, Beriaingo Udaleko arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Alkatetzaren 2006ko maiatzaren 31ko 81/2006 ebazpenaren bidez onetsi zen Beriaingo Udaleko arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Argitaratu, berriz, 2006ko 40. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 3an.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez (zerrenda 2006ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 26an), Alkatetzaren azaroaren 13ko 172/2006 ebazpenaren bidez izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi da, eranskinean heldu dena, hain zuzen. Halaber, epaimahaia izendatu da, eta oposizioa hasteko eguna zehaztu.

Epaimahaiko kideak:

Lehendakaria: Tomás Prieto Blanco jauna, Beriaingo Udaleko alkatea.

Ordezkoa: Rafael Blanco Pena jauna, Beriaingo Udaleko lehen alkateordea.

1. mahaikidea: Cruz López Santesteban jauna, Beriaingo Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Eduardo Valencia Larrañeta jauna, Beriaingo Udaleko zinegotzia.

2. mahaikidea: Francisco Ramón Sisniega Sánchez, aparejadorea.

Ordezkoa: Cristina Garín Fernández andrea, aparejadorea.

3. mahaikidea: Roberto Fernández Suberviola jauna, Beriaingo Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Roberto Fernández Suberviola andrea, Beriaingo Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Idazkaria: César Suescun García jauna, Beriaingo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Miguel Angel Albisu Iribarren jauna, Tiebas-Muru Artederretako Udaleko idazkaria.

Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua:

Beriaingo Udaleko bulegoetan (Udaletxe plaza, zenbakirik gabe, Beriain), 2007ko urtarrilaren 11n, 10:00etan.

Beriainen, 2006ko azaroaren 14an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

ERANSKINA

Onartuak:

SERRANO GIJON, MIGUEL ANGEL

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L0618162