145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

83/2006 FORU DEKRETUA, azaroaren 20koa, Francisco Iribarren Fentanes jauna Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko buru izendatzen duena.

Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari buruzko martxoaren 9ko 2/2006 Foru Legearen 10. artikuluaren arabera, kontseiluburua Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuko da, gutxienez Kontseiluko kideen erdiek proposatuta.

Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren 2006ko urriaren 31ko osoko bilkuran Francisco Iribarren Fentanes jaunaren aldeko proposamena egin zen.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2006ko azaroaren 20ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Francisco Iribarren Fentanes jauna Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko buru izendatzea.

2. Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko azaroaren 20an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0618639