145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantza fiskala

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2006ko azaroaren 23an, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Ur hornidura, saneamendu eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen ordenantza fiskal orokorreko tarifen aldaketak, indar har dezaten 2007ko urtarrilaren 1ean hasita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen diren erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez daitezen.

Epe hori erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, 2007ko ordenantza fiskalai behin betiko onetsitzat joko da, hala xedatzen baitu 6/90 Foru Legearen 325.c artikuluak.

Corellan, 2006ko azaroaren 24an._Mankomunitateko burua, José María Vázquez.

Iragarkiaren kodea: L0618849