145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GOIZUETA

2007. urteko karga-tasak

Udalak, 2006ko azaroaren 24an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,30 a izanen da

2. Landalurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,80 a izanen da

3. Hirilurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/95 Foru Legearen ezarritako gutieneko protzentajeak aplikatuko dira

4. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa, exekuzio materialaren % 3 a izango da.

5. Jarduera ekonomikoen zerga Foru Legeak onesten duena izango da

6. Zirkulazio zerga Foru legeak onesten duena izango da

Tasak

1._Ura

_Urteko tasa: tarifa indibiduala 30 euro

_Urteko tasa: tarifa industriala eta merkataritzakoa: 60 euro

2._Zaborrak

_Urteko tasa: tarifa indibiduala 31,11 euro gehi KPIaren igoera

_Urteko tasa: tarifa industriala eta merkatala 57,03 euro gehi KPIaren igoera

3._Belar tasa eta zakurrak. KPIan dagokion igoera aplikatuko da

Goizuetan, 2006ko azaroaren 24an._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L0618887