145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MELIDA

Karga-tasa onetsita

Melidako Udalak, azaroaren 6an egin bilkuran, aho batez onetsi zuen udal zergetako urteko tasa hauen aldaketa, urtarrilaren 1etik aurrera indarra har dezan:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,180.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,840.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hau jakinarazi edo behin betikoz onetsi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, hau argitaratu edo behin betikoz onesten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Melidan, 2006ko azaroaren 10ean._Alkatea, Francisco Jaso.

Iragarkiaren kodea: L0618097