145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OIBAR

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2007. urterako

Oibarko Udalak, 2006ko azaroaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen 2007. urterako udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onestea, hemen datozen bezala:

_Lurraren gaineko kontribuzioa:

Hirilurrentzat finkatu da 100eko 0,214ko karga-tasa urtean, hirilurren balorazio txosten berrian heldu den ondasunen katastroko balioaren gainean.

Landalurrentzat finkatu da 100eko 0,80ko karga-tasa urtean, ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 100eko 3,80ko karga-tasa, eraikuntza, instalazio eta obren exekuzio materialaren aurrekontuaren gainean.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: 100eko 1,4.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 1) Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sortzapenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (urte batetik bostera bitarte, 100eko 2,2; hamar urte bitarte: 100eko 2,1; hamabost urte bitarte: 100eko 2,0; hogei urte bitarte: 100eko 2).

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan, kuotak zehazteko zerga oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra 100eko 13,5 izanen da.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki-oholean egonen da hogeita hamar eguneko epean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu ahal dezaten. Epe hori igaro eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, zerga-tasa horiek behin betikoz onetsitzat joko dira.

Oibarren, 2006ko azaroaren 6an._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0618091