145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OIBAR

Ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartzeko. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2006ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa, guztiak ere espedientean baitaude. 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.

_Ur horniduraren eta saneamenduaren tasak.

_Obra-hondakinak botatzeagatik ordaindu beharreko tasak.

_Kirol instalazioak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak.

_Hilerriko tasak.

_Eremu publikoko zoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezien tasak.

_Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak.

_Irekitzeko lizentziak emateko tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek espedientea aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.

Oibarren, 2006ko azaroaren 6an._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0618090