145. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BAZTAN

Udal Plana hasiera batean onetsirik

Baztango Udalak, 2006ko urriaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Baztango Udal Planeko aldaketa puntual xehekatu bat, Baztango udalerrian Urdazubirekiko mugan dauden 32. poligonoko 114, 115, 116, 117 eta 118. lurzatietan eragiten duena. Aldaketaren helburua da lurzati horiek udalerriaren barruan sartzea, lorzoru urbanizaezinaren kategoriarekin. Barbarin Gómez arkitektoak prestatu du eta 2006ko iraileko data darama. Baztango Udalak sustatu duen aldaketa hau berariaz abiarazi den espedientean dago.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iduritzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Elizondon (Baztan), 2006ko azaroaren 8an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0618082